Asteburuan heldu dio denboraldi berriari Ione Basterra txirrindulari orozkoarrak. Saiatu fundazioko kirolariak hirugarren postuan bukatu zuen norgehiagoka. "Denbora hobetzea lortu dut, nahiz eta oraindik entrenatzeko asko falta", adierazi du gazteak. Tomelloson izan zen lehen karrera. Hurrengo proba Caceresen izango du martxoko azken asteburuan: Europako kopa, hain zuzen.
Argazkiak: Ione Basterra Olaguenaga