"Salaketa jarri dut ospitaleko zeladore batek sexualki erasotu nauelako"

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko mar. 19a, 13:57
Eraso matxistak salatzeko Orozkon eginiko mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

Orozkoko emakume batek Bilboko ospitale pribatu batean sexu erasoak jasan dituela salatu du. Aiaraldeko Mugimendu Feministak eta Matxintxuk elkarretaratzea deitu dute bihar 19:30ean eraso matxista gaitzesteko.

Erietxeko proba baten ostean sexu ukituak jasan izana salatu du emakume batek. Atzo goizean izan zen erasoa. Emakumeak salaketa jarri du Ertzaintzan, eta sexu abusu probak egin dizkiote.

"Ez da normala"
Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, osasun proba burutu ostean gertatu zen dena, sedatuta zegoela. Ondorioz, erietxetik atera aurretik doktoreari galdetzea erabaki zuen. Salaketaren larritasunaz jabetuta, solairuko arduradunarengana jo zuen emakumeak: "Seguru ote nengoen galdetu zidan, zalantzakor. Nik baietz esan nion". Erasotzailearen jazarpena ere nabarmendu du andreak: "Igogailuraino jarraitu ninduen, 'egun zoriontsua izan' esateko".

Polizia etxean salaketa jarri ostean, sexu abusu probak egin zizkioten ospitalean. "Salaketa publikoa emakume gazte eta helduengan pentsatuta egin dut. Ez da normala, salatu egin behar dugu".

Salatzeko deia
Aiaraldeko Mugimendu Feministak eta Matxintxuk babes osoa helarazi diote orozkoarrari. Eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko, 19:30ean Zubiaur plazan. Ez da Orozkon salatzen den lehenbiziko eraso matxista:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide