49 urteko gizonezko batek istripua izan du Orozkon gaur. Mendian izan da, Santa Marina baselizatik gertu, eta anbulantzia ezin zenez heldu, bitarteko gehiago mobilizatu dituzte.

Horrela, Ertzaintza eta Osakidetzako helikoptero bana gerturatu dira. Zauritua anbulantziara hurbildu dute, baina azkenean Osakidetzako aparatuak eraman du Gurutzeko ospitalera.
