Iragan apirilaren 6an egin zen Bizkaiko Boulder Txapelketa Bilboko Piu Gaz rokodromoan. Ibai Isusi orozkoarrak bigarren postua erdietsi zuen norgehiagokan, Martin Urrutia elorrioarraren aurretik eta Andoni Esparta bilbotarraren atzetik. Alex Duran laudioarrak ere lortu zuen finalera pasatzea.

“Laudioko, Orozkoko eta Aretako jendea egon zen lehiatzen”, azaldu du Isusik, “horrez gain,OPEN formatua ere izan zuen txapelketak, hainbat adin eta mailetako eskalatzaileak batuz”. Kirolariak azaldu duenez, 127 parte hartzaile egon ziren guztira, “ horietatik 63 hamasei urte baino gutxiagokoak”.
_content.jpg)