Orozkoko Udalak hainbat begirale kontratatuko ditu herrian uztailaren 1etik 12ra egingo diren udalekuetarako. Interesdunek maiatzaren 17ra arte izango dute beharrezko dokumentazioa aurkezteko tartea.
Curriculum Vitae-a eraman beharko dute udaletxera, trebakuntza eta esperientzia egiaztatzeko. Lanbiden alta emanda daudela frogatzen duen ziurtagiria ere entregatu beharko dute. Behin hori eginda, euskaraz hitz egiteko gaitasunaren froga gainditu beharko dute, udaleko euskara teknikariarekin.