Orozkorock elkarteak positiboki baloratu du lehen edizioa. "Herriak beti bezala sekulako bultzada eman dio honi, ekintza guztiek babes handia jasotzen dute herritarren aldetik", adierazi diu Zutoia Latatu Landaluzek. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, "giro polita egon zen". Samuel Pasandinek berriz, jaialdia antolatzeko zergatiak azaldu ditu: "Espazioak sortzeko beharra ikusi genuen. Oso positiboki baloratzen dugu balioa eta espazioa ematea estilo hori lantzen dutenei". Antolatzaileek aurreratu dutenez, bigarren edizioa prestatzeari ekingo diote laster barru.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!