Istripua jazo da gaur Orozkon, Bikotzganerantz doan errepidean. Bi autok elkarren aurka egin dute talka 14:30ak aldera, eta hiru pertsona zauritu dira. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira ezbeharra gertatu den tokira eta Galdakaoko eta Gurutzetako ospitaletara eraman dituzte zaurituak. Hala ere, euren egoera ez da larria, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Trafikoa arratsaldeko laurak arte egon da moztuta, baina berrezarrita dago dagoeneko.