Lore-dekorazio Lehiaketaren lehen edizioa abiatu dute Orozkon

Txabi Alvarado Bañares 2019ko mai. 29a, 08:00
Orozkoko Udalak antolatu du ekimena. / Aiaraldea

Gaiari buruzko hitzaldia eskainiko dute ekainaren 12an udal liburutegian.

Abian dago Orozkoko Lore-dekorazioaren Lehiaketaren lehen edizioa. Bi kategoria izango ditu Orozkoko Udalak antolatutako norgehiagokak: lehenengoan leku pribatuak (etxeko leihoak edo balkoiak) sartuko dira, eta establezimendu publikoak (ile-apaindegiak, dendak, taberna...), aldiz, bigarrenean.

Sariak berdinak izango dira bi modalitateetan: Lehen postua lortzen duenak 100 euro jasoko ditu, bigarrenak50 euro eta hirugarrenak 25 euro.

Izen-ematea
Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa izango da ekainaren 7a baino lehen izena ematea, Induma Informazio Bulegoan (946 339 945 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora mezu bat bidalita).

Ekainaren 21an egingo da  parte hartzaileen puntuaketa eta 23an banatuko dira sariak, erromerian.

Hitzaldia
Lehiaketaz gain, hitzaldia ere egingo da, barneko eta balkoietako loreei buruz. Udal liburutegian izango da zita ekainaren 12an, 17:00etan.

Orozkokoa ez da eskualdean egiten den mota horretako lehen lehiaketa. Urduñan urteak daramatzate hiria lorez apaintzeko lehiaketa egiten, zonaldea erakargarriagoa egiteko bizilagun zein bisitarientzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide