aiaraldea.eus

2019ko sanantolinetako kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko

Ekainaren 17 arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 200€ jasoko ditu, eta bigarrenak 100€.

2019ko sanantolinetako kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean
Festak iragartzeko kartel lehiaketa abiatu dute. / Aiaraldea | Ikusi handiago | Argazki originala

2019ko sanantolinak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean, urtero bezala. Horren 20. edizioa izango da aurtengoa. Orozkon erroldatuta dagoen edozein pertsonak izango du horretan parte hartzeko aukera, eta nahi duen teknika erabilita prestatu dezake obra: diseinu digitala, argazki muntaia, pintura, etab. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 4tik 17ra Induma Bulegoan. Arte eta diseinu arloko pertsonek eta herritarrek osatuko dute epaimahaia.

Obrak ekainaren 17tik eta 24ra ikusgai egongo dira Orozkoko Museoan. Irabazleak 200€ jasoko ditu eta 2. sailkatuak 100€. 14 urtetik beherakoen kategorian pintura materiala izango da saria.

Oinarriak www.orozko.eus webgunean kontsultatu daitezke. Informazio gehiago eskatzeko Induma (Zubieta, 16) bulegora jo daiteke, infoinduma@yahoo.es helbidera mezu bat bidali edo 946 33 99 45 telefonora deitu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa