Istripua gertatu da gaur goizean Orozkon. Auto batek motor baten aurka talka egin du. Motor-gidariak hanka hautsi du ezbeharraren ondorioz. Zerbitzuz kanpo zeuden suhiltzaile eta erizain batek gertatutakoa ikusi eta egoera bideratzeari ekin diote. Larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira gero, eta helikopteroz eraman dute motorista ospitalera.