Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi diotenez, ezbeharra jazo da gaur goizean AP68 errepidean. Auto bat irauli egin da galtzadatik ateratzean. Ondorioz, pertsona bat zauritu da. Trafiko Sailaren esanetan, helikopteroa bertaratu da artatzera.
"Istripua dela eta, errail bat moztuta dago, eta 2 kilometorko auto iladak daude uneotan", adierazi diote Aiaraldea hedabideari.