Nora Latatu Landaluzek irabazi du bigarren aldiz Orozkoko Jaien kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Kartel irabazlea. / Nora Latatu Landaluze

2019ko sanantolinek dagoeneko kartel iragarlea dute eta jaiak ia prest daude datorren abuztuaren 30ean eztanda egiteko. 'Jaien hautsak, oroitzapenen errautzak' du izena obra irabazleak, Nora Latatu Landaluzerena. Iaz ere berak lortu zuen lehenengo saria.

Lehiaketako 1. sailkatua denez 200€ jasoko ditu. Azpimarratzekoa da 'Jai puska' kartelak 2. saria izango duela, hau da, bere egileak, Julen Sanchez Rodriguezek, 100€ jasoko ditu.

Erabakia hartzeko epaimahai teknikoaren iritzia, %70ean, eta herritarren botoak, %30ean, hartu dira kontuan. Aurten 35 boto jaso dira. Guztira 3 lan aurkeztu dituzte haurren kategorian eta 4 nagusien atalean. Egile guztiak orozkoarrak dira.

Umeei bideratutako lehiaketan Izaro Agirreren 'Orozkoko jaiak nire begietatik ikusita' izan da 1. saria lortu duena. Pintura materiala jasoko du.

Saridunak jaietako egitaraua jasoko duen aldizkariaren portadan eta kontraportadan argitaratuko dira. Hala ere, 2. sailkatuak ere espazioa izango du argitalpen horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide