Los Zopilotes Txirriaos taldeak girotuko ditu Zaloako jaiak, besteak beste

Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 26a, 07:00
Los Zopilotes Txirriaos taldeak joko dut auzoan, besteak beste. / Maköki

Ostiraletik igandera arte luzatuko dira Orozkoko auzo horretako jaiak.

“Inoiz baino indartsuago” datoz Zaloako jaiak. Hala ziurtatu dute Orozkoko auzo horretako jai batzordeko kideek. “Ahalegin berezia egiten ari gara auzoetako jaiek garai bateko xarma berreskuratu dezaten”. Urtero pauso berriak ematen dituzte horri begira, eta aurten asteburu osoko egitaraua prestatu dute.

Ostiralean hasi eta igandean amaituko dira festak. “Zapatuan izango dira ekintza gehienak, azken urteetan arrakasta hartzen ari den paella txapelketarekin  eta ondorengo herri bazkariarekin”, aurreratu dute antolatzaileek. “Umeentzako puzgarriak, jolasak, eskulan tailerrak egongo dira, besteak beste. Iluntzean garagardo dastatzea egongo da eta, ondoren, musikak hartuko du lekukoa”.

Hiru talde igoko dira auzoko oholtzara: Eneritz eta Marina (euskal kantak), El día de la Rumba eta Los Zopilotes Txirriaos.

EGITARAU OSOA

Ekainak 28, ostirala

19:30 // Jaien hasiera eta pintxo-potea

20:00 // Trikiti, pandero eta txalaparta emanaldia

Ekainak 29, larunbata

11:00 // Meza

12:00 // Paella txapelketa eta puzgarriak

14:30 // Paella txapelketaren sari banaketa

17:00 // Eskulan tailerrak
Tailerrak eta jolasak, Kirkino aisialdi taldearekin

19:00 // Garagardo dastatzea

20:00 // Kontzertuak:
Eneritz eta Marina (euskal kantak)
El día de la rumba
Los Zopilotes Txirriaos

00:30 // Karaokea

Ekainak 30, igandea

13:00 // Bertsolariak, porra txapelketa, pintxoak eta zozketa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide