Murueta auzoko jaiak gaur abiatuko dituzte txupinazoarekin eta The Pushermen taldearekin, baina antolatutako ekintza gehienak bihar izango dira. Zehazki, egitarau osoa hurrengoa da:
Ekainak 28, ostirala
21:00 // Txupinazoa eta kanpaiak jotzea
21:30 // Torrezarreko txorizo dastatzea
22:00 // The Pushermen taldearen kontzertua
Ekainak 29, larunbata
11:30 // Bolanderak
12:30 // Meza Orozkoko abesbatzarekin
14:00 // Herri bazkaria
16:00 // Nafarroa kanta taldea
17:30 // Mus eta briska txapelketak
18:30 // Ubixeta dantza taldearen erakustaldia
19:30 // DJ Xaibor
21:00 // Errifa
21:15 // Irrintzi txapelketa
22:00 // DJ Xaibor