Egun osoko egitarauaz gozatu zuten Zaloako auzunean larunbatean

Zaloako Jai Batzordea 2019ko uzt. 3a, 07:05

Ostiral iluntzean jaiak hasi baziren ere, zapatuan ekintzaz beteriko eguna antolatu zuten. Eguraldia lagun, txikiek izugarri gozatu zuten urezko puzgarri eta tailerretan.

Paella txapelketaren parte-hartze handia ikusita, egun berezi baten ataria zela nabari zen goiz-goizetik. Sariak-sari, ehun pertsonatik gorako herri bazkarian sortzen den giroa aparta da benetan!

Zopilotes musika taldekoak ere bertan ziren bazkalordurako eta arratsalde osoa bertakoekin solasaldian pasa ostean, sekulako kontzertua eskaini zuten behin oholtzara igota, Orozko eta inguruko herrietako jendea erakarriz. Zaloa topera bete zan. Sekula ez dugu halakorik bizi izan auzoan!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide