Asteburu honetan Ione Basterra Olaguenagak bigarren postua lortu du Paracycling Bizkaia Biran. Horretarako Etxebarrin larunbatean egin zen lasterketan eta igandean Elorrion antolatutako erlojupekoan parte hartu zuen orozkoarrak, eta bietan 2. sailkatu zen.
Proba Europako Koparen barruan dago eta, hori dela medio, asteburuan Alemaniara joango da: "Europako txapelketako hainbat proba daude denboraldian, UCI mailako beste batzuekin batera, ranking honetarako puntuak ematen dizkizutenak. Nik aurten bi egin ditut, bat Caceresen eta bestea asteburu honetan".
Kirolariak oso modu positiboan baloratu ditu erdietsitako emaitzak. Izan ere, aurten irakasle gisa hasi da lanean eta bi jarduerak -entrenamenduak eta hezkuntza- uztartzea zaila suertatu zaio. Hala eta guztiz ere, txirrindularitzarekin gozatzea lortu du eta pozik dago horregatik.