Aste honetan Orozkoko Udalak berretsi du udalbatzan zeintzuk izango diren bere irizpideak lan egiteko indarrean dagoen legealdian.
Alkateak soilik izango du liberazio osoa tokiko erakundean, eta 41.200 -gordinean- jasoko ditu horren truke. Adiek adierazi du aurreko 8 urteetan frogatu dutela ezinezkoa dela dedikazio erdian udal ardurak betetzea.
Dietei dagokienez, gehienez, zinegotzi bakoitzak 4.800 euro kobratuko ditu urtero: 150 euro udalbatzan parte hartzeagatik, eta 60 edo 90 euro batzordeetan aritzeagatik, arduren arabera beti ere. Bestelako dietak -bidaiak, bazkariak...- fakturaren bitartez ordainduko dira.
Legealdi berrian Udal Gobernu Batzordeak eta batzorde informatiboek zinegotzi ororen zein herritar guztien partaidetza izango dute, horrela nahi izanez gero. Zehazki, hitza hartzeko txanda egongo da amaieran. Esparru horretan 900 euro edo gehiagoko faktura guztiak onartuko dira.
Udal bozeramaileak hurrengoak izango dira: Idoia Camacho (Adie), Ainara Apraiz (EAJ) eta Samuel Pasandin (EH Bildu). Udalbatzak hileko 2. asteartetan egingo dituzte, abuztuan salbu.
Udal sailei dagokienean, horrela banatuko dira:
- Euskara, berdintasuna eta komunikazioa
- Gazteria, kirola, kultura eta hezkuntza
- Ogasuna, etxebizitza eta hezkuntza
- Osasuna, ongizatea eta enplegua
- Hirigintza
- Turismoa, merkataritza, abeltzaintza, ingurumena eta mendiak