Orozkoko Gazte Asanbladak eta Orozkorock elkarteak iragarri dute Urigoiti auzuneko jaiak ez direla ospatuko asteburuan.
Antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea egitasmoa, kokapena eta eguraldia direla medio. Hasieran, jaia leku batean egin behar zen eta gero beste esparru batera eraman zuten, udalak hala eskatuta.
Eguraldi iragarpena ikusita, litekeena da euria egitea asteburuan eta antolakuntzak uste du lokatzez gainezka bukatzea dena. Hori ekiditeko, antolatzaileek baloratu dute onena dela asmoarekin aurrera ez egitea.
Hau zen prestatutako egitaraua: