20 taldetik gora aurkeztu dira Orozkorocken banden lehiara

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abu. 16a, 17:42

Orozkorocken osteko jaia egin zuten ekainean. / Aiaraldea.eus

Gaur gaueko hamabietan bukatuko da izena emateko aukera. Talde finalistek irailaren 2an joko dute Orozkoko txosnagunean. 

Orozkorock elkarteak banden lehiaketa antolatu du sanantolin jaietarako. "Gaur gaueko hamabietan bukatuko da izena emateko epea", adierazi dute elkarteko kideek. Orozkorocken webgunean dituzte txapelketako ezaugarri eta baldintza guztiak ikusgai, izena emateko fitxarekin batera. 

"Lehen aldiz antolatu dugu banden lehia, eta oso pozik gaude, 20 taldetik gora apuntatu direlako jada", kontatu diote Aiaraldea hedabideari. "Irailaren 2an Orozkoko txosnetan joko dute talde finalistek", erantsi dute. 

Abenduaren amaieran aurkeztu zuten Orozkorock elkartea. Maiatzean lehen festibala antolatu zuten. Ekainean, berriz, "Orozkorock post-festi" eguna burutu zuten. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide