Orozkorock banden lehiaketak badu irabazlea: Kurkuma. Atzo izan zen txapelketaren finala. Kontzertu sorta eskaini zuten txosnagunean Orozkorock elkartearen eskutik, eta Nafarroara joan zen garaipena.
Hain zuzen, Kurkuma taldekoek lortu zuten lehen postua. Bigarren saria, berriz, "Neke politikoa" taldearentzat izan zen. Hala, 2020ko Orozkorock edizioan jotzeko aukera izango dute irabazleek.
20 talde inguru aurkeztu dira lehenbizikoz antolatutako lehiaketara. Ondorioz, balorazio positiboa egin dute. Horrez gain, eskerrak eman dizkiete sare sozialetan ekimenera batutako taldeei: