Dena prest Berazako jaietarako

Txabi Alvarado Bañares 2019ko ira. 17a, 08:00
Ermitaren alboan ospatuko dira jaiak. / Aiaraldea.eus

Plactonek joko du ostiralean eta Joselu Anayak taldeak, aldiz, larunbatean.

Iraileko azken egunetan ospatuko dira Berazako San Migel jaiak. Ostegunetik igandera arte luzatuko da parranda Orozkoko auzoan, egitarau oparoarekin.

 

Hainbat berrikuntzekin datoz aurtengo festak. “Zapatuan bingoa dugu bazkalostean eta baita musika emanaldi sorpresa ere”, jakinarazi du Gotzone Olabarriak. San Migelek dituzten berezitasunak nabarmendu ditu jai batzordeko kideak: “Giroa eta lekua bereziak dira, herritik oso hurbil dago auzoa, ermita bera herriko zaharrenetariko bat da. Arrue berak aspaldian margoztu zuen kuadro bat jai giroa islatuz. Orain dela bi urte koadro horren antzezpena burutu zen ermitan bertan”.

 

Bizilagunen artean antolatzen dituzte jaiak, auzolanean. “Auzo batzarrak egiten ditugu, ekainean hasi eta udan zehar ere batzen gara. Irailean egiten ditugu bilerak, lan guztia banatzeko”.

 

Larunbateko bazkaria
Larunbatean herri bazkaria egingo dute. Hau izango da menua: Ortuko entsalada, patatak “errioxar erara”, oilasko errea, pantxineta, sagardoa, ardoa, ura, ogia eta kafea. Tiketak Itxina tabernan eta Zubiaur kafetegian eskuratu daitezke irailaren 23a baino lehen, 18 euroren truke. 

 

EGITARAU OSOA

 

Irailak 26, osteguna

18:30 // Lehen suziria eta kanpai hotsa

 

Irailak 27, ostirala

17:30 // Birziklatu eta jolasteko tailerrak

18:30 // Magia ikuskizuna eta txokolatea

21:00 // PLACTONen kontzertua

Irailak 28, larunbata

14:30 // Herri bazkaria
Parte hartzeko beharrezkoa izango da irailaren 23a baino lehen izena ematea Itxina tabernan edo Zubiaur kafetegian. Bazkariaren ondoren bingoa eta musika talde baten kontzertua egongo dira

17:30 // XXIV. Mus Azkar Txapelketa

21:30 // Kontzertua
JOSELU ANAYAK

Irailak 29, igandea

11:00 // XXIV. Paella Txapelketa
Goiz guztian zehar kalejira egongo da soplagaitek giroturik

11:00 // Meza santua
Ondoren dantzak egongo dira Ubixeta taldearen eskutik

13:30 // Paellen aurkezpena eta sari banaketa
Ondoren zozketa, bazkaria, bingoa eta aulkien jokoa egongo dira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide