2019/10/19 09:00

Irteera

"Bizitzeko astiak: Mendiko lantegian kozinatu eta jokatzea"

"Bizitzeko astiak: Mendiko lantegian kozinatu eta jokatzea"
Orozkoko Museoa, Orozko

Mendiko ibilbidea, Juanjo Hidalgo gidariaren eskutik, antzina, artzainek, ikazkinek, harginek, egurginek, artisauek eta biltzaileek harremanak izateko, janaria prestatzeko eta jateko, ongi pasatzeko, jokatzeko, olgatzeko etea jai egiteko asti laburrez gozatzen zituzten tokiak aurkitzeko. Ubizearretik abiatu eta Ubizietako kortara igoko gara, eta han mundu galdu hura ezagutuko dugu, arrasto ia hautemanezinari jarraituko gatzaio, joko haietako bat jokatuko dugu eta hamaiketako xume baina gozoa hartuko dugu.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkargunea: Orozkoko Museoa.
Eguna eta ordua: Urriaren 19a, larunbata. 9:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileak: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.
Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 - museoa.orozko@bizkaia.org
Leku-kopuru mugatua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide