Asteburu oparoa izan du Jone Basterrak. Larunbatean bigarren postua erdietsi zuen Espainiako Handbike Txapelketarako puntuagarria den norgehiagoka batean. “Sei buelta eman nizkion zirkuituari. Lehen laurak oso ondo joan ziren, erritmo eta sentsazio onekin, baina hobeto amaitzeko indarrak falta izan zitzaizkidan”, azaldu du kirolari orozkoarrak sare sozialetan.
Igandean, aldiz, denboraldiko lehen garaipena lortu zuen Basterrak, Euskadiko Txapelketako erlojupekoa irabazita. “Garaipen hori nire entrenatzaileari esker lortu ahal izan dut, denboraldi osoa mimo handiz planifikatzen duelako eta jasaten nauelako”.
Guraso eta senideak ere goraipatu ditu orozkoarrak, “une on zein txarretan egoteagatik”. Fisioterapeutari eta laguntza ekonomikoa eman dioten pertsona guztiei ere eman dizkie eskerrak.