aiaraldea.eus

Zauritu bat Orozkon gertatutako trafiko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Auto bat bidetik atera da gaur goizean Orozkoko Untzueta kalean, Hegoalde auzoan. Gidaria zauritu egin da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina ez dirudi larri dagoenik, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.

Zauritu bat Orozkon gertatutako trafiko istripuan
Untzueta kalean jazo da ezbeharra. / GoogleMaps | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa