Pozik itzuli da Valentziatik Ione Basterra Olaguenaga. “Atzo eman nion amaiera aurtengo denboraldiari, Espainiako Kopan bigarren postu handi bat eskuratuta”, adierazi du sare sozialetan. Ricardo Tormo zirkuituan izan zen norgehiagoka.
Aurtengo azken lasterketa izanik, denboraldi borobila osatu du aiaraldearrak. "Amaiera ona izan da”, adierazi du. Alabaina, nahiko urte irregularra izan duela aitortu du kirolariak, “azken bi probetako emaitza onek konpondu dute nire urte ezegonkorra, eta azken asteetan bezala lan egiten jarraitzera animatzen nau horrek”. Datorren denboraldian, horrenbestez, markak hobetzeko prest azaldu da orozkoarra.
Argazkiak: Ione Basterra Olaguenaga