Elkarretaratzea astelehenean, Artiachetik kaleratutako sei emakumeen alde

Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 10:00

Ez da fabrikaren aurrean egiten den lehen mobilizazioa izango.

13:00etatik 15:00etara bilduko dira fabrika aurrean. Hurrengo egunean, urriaren 22an, izango da sei behargin kaleratuetako biren epaiketa.

Elkarretaratzea egingo dute astelehenean, urriak 22, Orozkoko Artiach fabrikaren aurrean, 13:00etatik 15:00etara. Lantegi horretatik kaleratutako sei emakumeei babesa adieraztea izango da mobilizazioaren xedea. Izan ere, asteartean izango da horietako biren epaiketa, seiek eraman baitute enpresa auzitara.

LABen oharra
LAB sindikatuaren Artiacheko ordezkariek oharra plazaratu dute langileei kontzentrazioan parte hartzera animatzeko: “Sarritan borrokatu behar izan dugu Artiacheko langileok enplegu finko eta duin baten alde, enpresak kontratazioetarako darabilen politika diskriminatzailea salatuz”.

Sindikatuak ziurtatu du badaudela kontratazioetan “iruzurra” dagoela frogatzen duten sententziak, baina gaineratu du badakitela ez dela nahikoa arrazoia izatearekin “arazoarekin amaitzeko”.

Horregatik, borrokan jarraitzearen beharra azpimarratu du LABek, eta hainbat aldarrikapen jarri ditu mahai gainean: kaleratutako langileak berriz onartzea, lan ikuskaritzaren errekerimendua betetzea, Aldi Baterako Lanerako enpresa lantegitik kanporatzea eta iruzurrik ez egotea, kontratazioetan “gardentasuna” egon dadin. “Guztiok izan behar dugu bizitza-proiektu bat izateko eskubidea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide