Udazkenero bezala, Gaztaina Eguna ospatuko dute Orozkon. Datorren igandean -urriak 27- izango da zita, Supelaur kultur elkartearen eskutik.
Goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubietara arte luzatuko da egitaraua. Usabelera igotzeko autobusa egongo da Hegoalden 9:50ean. 14.30ean, aldiz, herri bazkaria egongo da, Zubiaur plazako frontoian.
Artziniegako Udalak autobusa antolatu du jaian parte hartu nahi duten herritarrentzako. 9:15ean aterako da, 14:00etan itzultzeko.
