Inguruko hainbat herritarren aurrean -Laudioko alkatea barne- ekin zion Spiuk enpresak ziklokrosaren esparruan babestuko dituen kirolariak aurkezteari. Ostiralean izan zen ekitaldia, euren zentroan.
Felipe Orts txirrindulari valentziarra izango da Teika UCI Team taldearen burua. Hainbat aldiz Espainiako Txapeldun izan da, eta 12. da munduko sailkapenean elite kategorian. Horrez gain, munduko txapeldunordea izan zen Sub23ko kirolariek artean. Larunbatean Laudioko Ziklokros Lasterketa irabazi zuen.
Gonzalo Inguanzo eta Sara Bonillo ere izango dira babestuak. Javier Ruiz de Larrinagak lagunduko ditu guztiak bere esperientzia eta aholkuak partekatuta. Izan ere, 5 aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketa.
Halaber, Spiukek iragarri zuen Río Miera-Cantabria Deporte del Club Ciclista Meruelo taldea ere babestuko duela. Juan Mari Guajardo esatariak gidatu zuen aurkezpena.
Argazkiak: Spiuk enpresa eta Laudioko Udaleko prentsa zerbitzua.
Erredakzioa: Aitor Aspuru Saez.