Nola amaitu duzu Estatu Batuetan futbol beka batekin ikasten?
Egia esaten badizut, ez dakit (barreak). Oso azkar pasatu da. Lehenengo egunean hemen oso agobiatuta sentitu nintzen. Niretzat dena super arraroa zen. Gainera nire ingelesa ez zen hoberena eta nire jendearengandik urruti nengoenez gaizki pasatu nuen. Kentuckyn nago, Campbellsville unibertsitatean.
Zertan datza futbol beka horrek?
Futbol bekak ikastean eta futbola praktikatzean datza. Nire eguneroko bizitza horrela laburtu daiteke: futbola, futbola eta futbol gehiago. Egunean bi aldiz entranatzen dugu. Pasada bat da.
Euskal Herrian bezainbeste futbol zaletasun dago Estatu Batuetan?
Bai, askoz gehiago, ezin daiteke konparatu. Hemen diru asko inbertitzen da kirol guztietan. Gainera ikastea eta kirola batera doaz eta horrek diru asko sortzen du.
Estatu Batuetako Emakumezkoen Futbol selekzioak izandako garaipenek eragina izan dute futbolarekiko bertan dagoen zaletasunean?
Bai, baina mundu guztian izan dela uste dut. Gaur egun zaletasun gehiago dago eta hau hasiera da, egoera honek pixkanaka-pixkanaka gora egingo du. Konbentzituta nago. Zein beste kirol? Imaginatu kirol bat… bitxiena, ziur nago badagoela. Benetan kirol asko daude. Izugarria da.
Estatu Batuetako bizimoduari dagokionez, zer ezberdintasun sumatu dituzu Euskal Herriko bizimoduarekiko?
Nire bizimodua ezin dut alderatu Euskal Herrikoarekin, zinez ezberdina da. Ordu aldaketa oso zaila izan zen, baina gehien gorrotatzen dudan gauza 16:30ean afaltzea da. Faltan botatzen ditut nire aitaren patata tortillak eta kroketak.
Behin beka amaituta, itzultzeko asmoa duzu?
Ez dakit etorkizunean zer topatuko dudan. Oraintxe bertan ondo nago hemen. Baina nire lehenengo ideia itzultzea da.