Urrezko Izarra jaso du Izak, Estatu Espainiarreko beste 80 okindegirekin batera. Sari prestigiotsua da. 950 okindegi aurkeztu ziren guztira norgehiagokara, eta hamazazpi finalaurreko burutu dira guztira.
Aida Fuentes Iza pozik azaldu da lortutako sariarekin. “Une gogorrak izaten ari dira hauek, lan askorekin eta erabaki garrantzitsuekin. Horregatik, sari hau energia txute bat baino gehiago da, aurrera joateko batzuetan behar dugun bultzada da”.
Saria “taldearena” dela gaineratu du okinak: “bezeroena, beti baldintzarik gabe laguntzen didan aitarena eta beti indartsu jarraitzeko zaintzen nauten senideena”. Baina, batez ere, bere amari dedikatu dio saria, bera delako gauero “ogietan arima uzteko” indarra ematen diona.
Ez da Orozkoko okindegiak jasotzen duen lehen saria. Uztailean Euskadiko Mamia aitortza jaso zuten Izakoek.
