Bilboko BBK Aretoa bete zuen Gorbeiako artzaintzari buruzko dokumentalaren aurkezpenak

Aitor Aspuru Saez 2019ko aza. 18a, 13:05

Larunbatean egin zuten Artzaintza Gorbeian. Milaka urteko lanbidearen iragana, orainaldia eta etorkizuna izenburuko dokumentalaren aurkezpena. Bilboko BBK Aretoa bete zuen publikoak. Ordezkari publikoak, artzainak eta herritarrak batu ziren estreinaldian.

BBK Aretoa gainezka egon zen larunbatean, Artzaintza Gorbeian. Milaka urteko lanbidearen iragana, orainaldia eta etorkizuna dokumentalaren emanaldia egin baitzuten. Jose Luis Urrutiak eta bere taldeak ekoiztuta, Aztarna elkarteak bultzatu du proiektua eta Aiaraldeko, Gorbeialdeko, Araba eta Bizkaiko hainbat elkartek eta erakundek lagundu dute diruz.

Dokumentalak begirada zabala proposatzen dio ikusleari; antzinako artzaintzan abiatzen da kontakizuna eta apurka-apurka egungo egoerara hurbiltzen da. Horrela, artzain beteranoen bizipen gogorrak jaso ez ezik, XXI. mendean bere ibilbidea abiatu duten abeltzain gazteen lekukotzak ere erakusten ditu.

Besteak beste, teknologia berrien eragina eta lehen sektorearen erronkak deskribatzen dituzte pantailan agertzen diren lagun guztiek, etorkizunera begira.

Bilbon egindako aurkezpenak filmaren hainbat protagonista elkartu zituen eta proiekzioa bukatu bezain laster, oholtzara igo ziren guztiak. Orozkoko belaunaldi anitzeko artzain ugari elkartu ziren agertokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide