“Suteak eta barrikadak amatatu dira, baina jendeak kalera ateratzen jarraitzen du, egunero daude protestak”

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 23a, 07:00

Bartzelotan bizitzen ari da Nora Latatu Landaluze orozkoarra. / N.L

Master bat egitera joan da NORA LATATU LANDALUZE (Orozko, 1996) Bartzelonara. Bertako protestak gertutik bizi izan ditu.

Zertan zabiltza Bartzelonan?

Irailetik nabil hemen eta Motion Graphics-eko master bat egitera etorri naiz, urtebetez.

Erreferenduma egiteagatik kartzelaratutako politikarien sententziaren aurkako protestak piztu direnean joan zara Kataluniara. Nola bizi izan dituzu aste hauek? (elkarrizketa hilabete hasieran egin zen)

Nahiko kaotikoa izan da, egia esan. Mobilizazioak egon dira egunero hiriko hainbat lekutan, eta kalera ateratzeko beharran sentitu izan dut. Izan ere, hau Euskal Herrian gertatu izan balitz, lehen lerroan egongo nintzateke. Poliziaren presentzia oso nabaria izan da, eta jendearen aurpegietan beldurra ikusten zen.

Zein da oraingo egoera?

Giroa baretu egin da. Hain ikusgarriak ziren barrikadak eta suteak amatatu dira, baina hala ere jendeak kalera ateratzen jarraitzen du. Protestak daude egunero. Unibertsitateetan, adibidez, Kataluniako gazte antolakundeak gogor eutsi dio egoerari erantzun bat emateko eta hamaika mobilizazio egin dituzte eta egun ere egiten ari dira: kontzentrazioak, manifestazioak, grebak...

Nola uste duzu izango direla datozen hilabeteak?

Nik uste jendeak kalera ateratzen jarraituko duela. Amorru handia sortu du herritarrengan 'Procès'-aren sententziak eta baita alderdi politikoek kalean gertatutakoaren aurrean izan duten izaera pasiboa, eta ez dut uste hain erraz amore emango dutenik.

Kataluniatik bueltan zer ekarriko zenuke Euskal Herrira orain arte bizitakotik?

Asko harritu nau jendeak izan duen jarrera. Greba orokorraren egunean bizi izan nuena kristona izan zen. Alboko herrietako jendeak egindako martxak, kalean zegoen giro ona eta, batez ere, hainbat pentsaeratako jendea elkartu izana injustizia baten aurka elkarrekin borrokatzeko.
Ideologiak alde batera utzita, elkarrekin kalera atera eta aniztasun handiko makromanifestazio bat egitea itzela iruditu zitzaidan. Oso hunkigarria izan zen. Euskal Herrian hau lortzetik oso urrun gaude.

Ezberdin hautematen  da Kataluniako gatazka Euskal Herritik ikusita edo bertatik bizita?

Bai, oso ezberdina da. Telebistan eta sare sozialetan ikusten denak ez dauka zer ikusirik hemen bizi izan dudanarekin. Egia da iskanbilak egon direla, baina kanpotik ikusita badirudi guda batean gaudela eta ez da horrela. Jendea modu baketsuan atera da kalera, eta hori ez da ikusten.

Gainera, hiriko puntu konkretuetan izan dira isituluak eta, adibidez, ni bizi naizen lekuan dena oso lasai zegoen. Manipulazio handia egon da komunikabideetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide