"Karstic endorphina" film laburra aurkeztuko da larunbatean Orozkon

Julen Solaun Martinez 2019ko aza. 29a, 07:00

Filmaren kartela. / Igon Olaguenaga

Filma, Igon Olaguenagak eta Ruben Ladron de Gebarak aurkeztua, “sormenari eta horrek sortzen duen estresari buruzkoa da”. Olaguenagaren “biopic” moduan planteatua izan da hein handi batean: “Lehenengo pertsonan dago dena, musika, gidoia, irudiak; interpretea ere ni neu naiz”.

Kirolak eta mendiak pisu handia izango dute bideoan. Korrika egitean sortzen ditu gorputzak endorfinak, “ongizatearen hormona” bezala ezagutzen direnak. “Estres egoerek emozioak sortzen dituztela” aldarrikatzeko erabili nahi dute pelikula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide