Orozkoko Katadioko ermita zaharberritzeko dohaintza bila dago Bizkaiko Ermiten Lagunak taldea

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 1a, 15:39

Ermitako artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus

Bizkaiko Ermiten Lagunak taldeak dohaintzak eskatu ditu Orozkoko Katadioko ermitako eraberritzea osorik finantzatu ahal izateko. Konpondu beharreko kontuak teilatua eta uraren kanalizazioa dira. Azken arazo horrek, gainera, tenpluko beste bi pareta kaltetzen ari ditu, taldeak ohar batean adierazi duenez. Erakundeak kontu korronte hau erraztu du, nahi duenak donazioak egin ahal izateko: ES07 2100 4592 6502 0004 5700.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide