Goizean haurrentzako tailer eta jolasak izan dira nagusi. Eguerdian, aldiz, gazteak batu dira festara, herriko kaleak zeharkatu dituen joko-poteoan. Koreografia erakustaldia eta Arratiako bertso-eskolako kideen emanaldia egon dira gero, Zubiaur plazan.
Ekitaldia egin dute jarraian. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek eta udaleko ordezkariek hartu dute parte bertan.
Herri bazkaria izan da ekintzarik jendetsuena, ehunka lagun batu baitira frontoian tokiko produktuekin osatutako otorduaz gozatzeko.
Arratsaldean, aldiz, kantaldia, bingo musikatua eta Beranduegi taldearen erromeria egon dira, toki berean. Donibane aretoan, aldiz, euskarazko zinema proiektatu dute. Gaztaina eta txokolate janarekin amaitu da ospakizuna.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez eta Txabi Alvarado Bañares