Galdutako bi mendizale topatu zituen atzo Ertzaintzak Ipergortan

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 10a, 11:50

Atzoko operazioan Ertzaintzak baliatutako ibilgailua. / @UvrErtzaintza

Atzo arratsaldean bi mendizale galdu ziren Gorbeiako Gurutzetik jaistean. 16:30ak aldera Ertzaintzarekin jarri ziren harremanetan jakinarazteko ez zekitela non zeuden. Eurek egindako deskribapena jarraiki, poliziek ondorioztatu zuten Ipergortan zeudela.

17:45ak aldera Ertzaintzaren mendi unitateak topatu zituen mendizaleak Orozkoko Ipergorta mendian, Usabelgo bidetik ibilgailuz igo eta gero.

Onik zeudela ziurtatu eta gero, Pagomakurreko aparkalekura eraman zituzten erreskatatuak, han baitzuten autoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide