Terreña arraza eta idiskoak nagusi, Orozkoko Santa Luzia azokan

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko abe. 14a, 18:47

Eguraldia lagun, jende ugari elkartu da Orozkoko Santa Luzia azokan. Plazan, frontoian eta aparkalekuetan banatu dituzte postuak.

Egun osoko jaia antolatu dute Santa Luzia azoka dela-eta, gaur, Orozkon. Goizean goizetik terreña arrazako behiak izan dira protagonista, aparkaleku eremuan. Hala, Euskadiko terreña txapelketa egin dute, hamairugarrenez. Horrez gain, idiskoen enkantea egin dute eguerdian.

Dena den, bestelako eskaintza ere egon da. Izan ere, eskualdeko ekoizle ugarik jarri dute postua nola ganadu feriaren inguruan, hala frontoi bueltan. Horrez gain, Kalaka zurezko jolasak egon dira umeentzat plazan. Eragile ugarik hartu dute parte: Atxulaur futbol taldeak, Etawasolek, Aresketa Ikastolak (Araba Euskaraz), Supelaurrek... Ildo beretik, aiaraldearren sorkuntza lanak ikusteko eta erosteko aukera egon da, frontoiko postuetan.

Arratsaldera arte luzatuko da festa. Jentilzulo kulturgunean, esaterako, herriko musikarien emanaldi berezia egongo da: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide