Lehen hiru hitzorduak prest daude dagoeneko. Urtarrilaren 10ean izango da lehena, 19:00etan, Donibane Aretoan. 'Margolaria' filma proiektatuko da. Gainera, solasaldi musikatua egingo dute Mikel Urdangarinek eta Oier Aranzabalek.
Otsailaren 14an, bigarren 'KulturBarikuak' proposamenean, kafe tertulia egingo dute Katixa Agirrerekin, 'Amek ez dute' lanari buruz, Kultura etxean, 19:00etan.
Bestetik, martxoaren 13an, Donibane Aretoan izango da 'Ez da kasualitatea' bertsolaritza-saioa.