Orozkoko Udalak "Nagusilagun" programa aurkeztu du, 65 urtetik gora dituzten pertsonen artean ekintza fisikoak, kognitiboak eta sozialak bultzatzeko helburuarekin. Hiru hilabetetan zehar garatuko da programa, eta ordu eta erdiko saioak egingo dira astero Kultur Etxean. Hara joan ahal izateko taxi zerbitzua eskainiko dute udaletik.
Otsailaren 14ra arte eman ahalko dute izena parte hartu nahi duten pertsonek udaleko gizarte zerbitzuetan, 8:00etatik 15:00etara; edo Induma informazio bulegoan, astelehen eta asteazkenetan 18:30etatik 20:30etara.
Programaren helburua “mendekotasun egoerak prebenitzea” izango da, baita “autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzea ere”, tokiko erakundeak azaldu duenez. Alderdi fisikoan “gerontogimnasia” eta “psikomotrizitatea” lantzeko ariketak egingo dira; eta alde kognitiboan kalkulua eta memoria indartuko dira, besteak beste. Alderdi sozialari dagokionez, pertsonen arteko harremanak jorratuko dira.
_content.jpg)