Orozkon grabatuko den “Ilargi guztiak” filmean figurante moduan agertzeko castinga ireki da

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 5a, 20:10
Igor Legarreta zuzendariaren irudi bat. / Eitb.eus

Martxoaren 2a eta 6a bitartean grabatuko da eskualdeko herrian. 16 eta 90 urte bitarteko gizon eta emakumeak bilatzen ari dira, eta ezinbestekoa izango da euskaraz jakitea eta ageriko inolako tatuajerik edo piercingik ez izatea.

Orozkon martxoaren 2a eta 6a tartean grabatuko den Ilargi guztiak filmean parte hartzeko castinga ireki du Modfie agentziak. Ohar batean adierazi duten arabera, 16 eta 90 urte tarteko gizon eta emakumeak bilatzen dituzte, figurante bezala agertzeko. 

Kontuan hartu beharra dago “ezinbestekoa” izango dela izena emandakoek ageriko piercing edo tatuajerik ez izatea, baita euskaraz jakitea ere. Azaldutakoaren arabera, “aurpegi gogorrak” bilatzen dituzte bereziki, “antzinakoak”, ile mozketa modernorik gabekoak.

Otsailaren 10a baino lehen eman ahalko dute izena interesatuek Modfieren webgunean. Gizarte segurantzan izena emango zaio hautatzen diren pertsonei. Soldata, berriz, hitzarmenaren araberakoa izango dela adierazi dute agentziatik. Parte hartu ahal izateko makillajerik gabeko argazki bat ere bidali beharko dute interesdunek. 

Ilargi guztiak elementu fantastikoak dituen film historikoa izango da, Kowalski Filmsek ekoitzia eta Igor Legarretak zuzendua. Grabaketa otsailean, martxoan eta apirilean egingo da Euskal Herriko hainbat tokitan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide