Gertrude Noise Meeting ekimenaren hirugarren edizioa egingo dute Orozkoko Artiñano Etxean otsailaren 29an, 12:00etan. Rama, Amor eterno, Myriam RZM eta Trio Truna taldeek joko dute, musika esperimentala ardatz izanda.
Antolatzaileek nabarmendu dute toki kopurua mugatua izango dela eta sarrerak aurretik eskuratzeko aukera dagoela Bilboko Petra Tatuajes dendan, 12 euroren truke. Azaldu dutenez, prezioaren barruan sartzen da kontzertuen ostean egingo duten indabada.
Hemen kontsultatu daiteke ekimenari buruzko informazio guztia.
EGITARAU OSOA
11:30 // Ateen irekiera
12:00 // Rama Madrid
12:45 // Amor eterno
13:30 // Myriam RZM
14:15 // Trío Truna (TX3)
15:15 // Bazkaria