Zaloa auzunean zentratuko da "Ilargi guztiak" filmaren grabaketa

Aitor Aspuru Saez 2020ko mar. 3a, 10:00
"Ilargi guztiak" grabatzen ari dira Orozkon. / A. E.

Pelikula grabatzen ari den taldeak nabarmendu du nahiago dutela publikoa ez bertaratzea, errodajean zaratak ekiditeko.

Orozkoko auzoak Ilargi guztiak filmaren protagonistak izango dira. Izan ere, astelehenean Ugalden egon eta gero, gaur Urigoitira joko dute grabatzera, eta Zaloara gero.

Berez, Zaloan egongo dira asteazkenetik ostiralera arte, dena ondo bidean. Aritz Elizegik aipatu du eguraldiak edo zailtasunek atzerapenak eragin ditzaketela, baina momentuz hori da euren asmoa.

Pelikula Karlistaldien eta Guda Zibilaren urteetan girotuta egongo da eta horregatik hautatu dituzte Orozkoko nekazal auzuneak.

Zaloan elizaren barruan eta inguruetan arituko dira lanean; Aritz Elizegi kokapen arduradunak azaldu du noizean behin bost minutuko errepide mozketak egin beharko dituztela: "Istorioa XIX. eta XX. mendearen hasieran girotua dagoenez, ezin da entzun autoen motorren soinua".

Tarte horiek kenduta, bizilagunek ez dute arazorik izango auzoetara sartzeko eta irtetzeko. Edonola ere, Elizegik azpimarratu du nahiago dutela jendea ez bertaratzea grabaketara. "Kontu handiz ziurtatu behar dugu inor ez agertzea planoan edo zaratarik ez egotea; nahiko astunak izan behar gara", aitortu du kokapen arduradunak.

Horrez gain, Elizegik esan du euren ibilgailuak Zaloan bertan egongo direla eta, gehiago agertuko balira, anabasa sortuko litzatekeela.

Azkenik, errodajeko kideak gehitu du eguraldiaren ondorioz zuhaitzak erori daitezkeela bidean eta arriskutsua izan daitekeela auto gehiegi ibiltzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide