10 urte beteko ditu aurten Orozkoko Gazte Asanbladak. Hori ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute larunbat honetarako, martxoak 14, baina atzeratu behar izan dute ekimena, koronabirusagatik. Kun-kun batukadaren kalejira, bazkaria, frontenis txapelketa eta kontzertuak egongo ziren, besteak beste.
Urteurrena ospatzeko kanta plazaratu du Zulo Beltza Records-ek Hilean Bariku Bat taldeko kideekin, Hamarkada badaezpada izenekoa (hemen goian entzun eta ikusi daiteke abestiaren bideoklipa).
Gazte asanbladak, bere aldetik, Twitterreko txio-hari honetan laburbildu du bere hamar urteko ibilbidea:
2010ean sortu genuen Orozkoko Gazte Asanblada, herrian gazteontzako espazio propio baten beharra zegoela kalera ateratzeko pic.twitter.com/XAj1vDO0hq
— OrozkoGazteAsanblada (@OrozkoGA) March 11, 2020