Bidalitako argazki guztiak Museoan jarriko dira ikusgai egoera normaltasunera bueltatzean, oharrean adierazi dutenaren arabera. Era berean, marrazkiak toki ikusgarrietan jartzea eskatu dute, etxetik ezin dela atera gogorarazteko eta lanean ari direnei animoak bidaltzeko helburuarekin. Argazkiak infoinduma@yahoo.es helbidera bidali beharko dira, edo Facebookera igo Orozko Museoa etiketatuta.