Maiatzaren 23an egitekoa zen Orozkorock ekimenaren bigarren jaialdia. Elkarteak iaz abiatu zuen egitasmoa, eta aurten errepikatzeko asmoa dute.
Alabaina, koronabirusak eragindako larrialdi egoeraren ondorioz, atzeratzea erabaki dute. Kultura ekitaldi oro bertan behera utzi behar izan direnez, data aldatuko dute: "Lasaitasunez gozatzeko aukera izatea nahi dugu. Prentsa oharraren bidez, jaialdiaren 2.edizioa ere atzeratuko dela iragarri nahi dugu".
Etenaldirik ez
Konfinamenduak, ordea, ez ditu geratu: "Lehiaketa bat antolatuko dugu gure sare sozialena bidez, QUIZ formatuan".
Rockari buruzko galderak izango dituzte ardatz, "entretenitzeaz gain, nork daki, agian zerbait gehiago ekarriko digu?". Horren adibidetzat jarri dute Kortaturen "Mierda de ciudad" kantuarekin egindako bertsioa, "Kortaturen barkamenarekin, oso harro gaude".
Iaz maiatzaren 18an egin zuten jaialdia: