Orozkoko Zaloa, Vistalegre eta Arbaizako bideetan bionda berriak jartzeko obrak amaitu dira jada, 26.594 euroko inbertsioarekin. Lanak otsailaren 11n hasi ziren eta martxoaren 6an bukatu. Berazako bideak ere berritu ziren epe horretan, egoera txarrenean zeuden egurrak kenduz eta haien lekuan berriak jarrita.
Udalak ohar batean adierazi duenez, bideak konpontzeko udal-plana urteetan zehar luzatuko da, “herritarren segurtasuna bermatzeko helburuarekin”. Horretarako, biondak eta beste babes-hesi batzuk berritu eta ordezkatuko dira. Hala ere, koronabirusak aurrekontuetan eragingo dituen gorabeherak direla eta, tokiko erakundeak jakinarazi du obra batzuk atzeratu edo bertan behera geratu daitezkeela.