Orozkoko Udalak AP-68 autobidea erabiltzen duten orozkoarrei diru-laguntzak ematea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, “Bizkaiko beste autobideetako erabiltzaileei ematen dizkieten moduan”.
Beste hainbat erabaki ere hartu ziren azken Udal Osoko Bilkuran. Hala nola, “udaleko ondasun, eskubide eta akzioen inbentario orokor eta eguneratuaren hasierako onespena gauzatzea” edota aguazilak udaltzainak bihurtzea, Euskadiko Poliziaren Lege berrira egokituta.
Berritasun bezala, gai zerrendan herritar batek parte hartu zuen lehen aldia izan zen, bi mozio aurkeztuta: “Pentsiodunen aldarrikapenak babestearen aldekoa, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduaren izenean, eta heriotza duina izateko eskubideari buruzkoa”.