Hizkera inklusiboa erabiltzeko ikastaroa egingo da Orozkon

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 29a, 06:00
Hizkuntza berdintasunerako ikastaroa bultzatu dute udaletik. / Aiaraldea.eus

Online izango da ikastaroa eta hiru astetan zehar egingo da. 20 ordu izango dira guztira eta izen ematea doakoa izango da.

Hizkera inklusiboa gaztelaniaz erabiltzen ikasteko doako online ikastaroa egingo da Orozkon. 20 orduko kurtsoa izango da, maiatzaren 4tik 24ra arte iraungo du, eta apirilaren 30era arte eman ahalko da izena. Horretarako, mezua bidali beharko da infoinduma@yahoo.es helbidera norberaren datuekin: Izen-abizenak, telefonoa eta e-maila. Kontuan hartu beharra dago plazak mugatuak izango direla eta partaideen zerrenda izen-emate dataren arabera egingo dela, Orozkon erroldatuta daudenei lehentasuna emanda.

Online izanik, partaideak edozein momentutan sartu ahalko dira ikasgelan, lan-erritmo askatasuna ziurtatuta, udalak ohar batean adierazi duenez. Era berean, eztabaida eta hausnarketa foroak bultzatuko dira, “parte-hartzaileen arteko iritzi-trukea, hausnarketa eta jardunbide egokien azalpena errazteko”.

Ikastaroa sei unitatetan banatuko da, bakoitzak genero perspektibatik hainbat gai jorratuta. Tutore batek zuzenduko du eta dokumentazio bibliografikoa beste eduki mota batzuekin konbinatuko da, ebaluaziorako hainbat ariketa proposatuz.  

Hemen eskuratu daiteke ikastaroari buruzko informazio guztia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide