Ezingo da Orozkoko pilotaleku estalia erabili momentuz, Olgetan Euskal Pilota elkarteak han kirolari federatuentzako entrenamenduak egiteko baimena eskatu duen arren.
Udalak ohar baten adierazi du entrenamenduak soilik aire zabalean egin ahalko direla momentuz, Espainiako Gobernuko aginduaren esanetan. Hortaz, kirolariek “espazio naturaletan” entrenatu beharko dute.
Gauzak hala, Orozkoko pilotalekuak gutxieneko baldintzak betetzen ez dituenez, itxita jarraituko du momentuz. Era berean, udaletik gogoratu dute momentu honetan “ahalegin guztiek pandemia kontrolatzera jo behar dutela”.