Liburuak eskatzeko aukera dago Orozkoko liburutegian

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 14a, 07:00
Orozkoko liburutegiaren artxibo irudi bat./ Aiaraldea.eus

Era berean, maiatza iraun bitartean mundu digitalaren inguruko zuzeneko hitzaldiak emango dira KZguneko YouTube kanalean.

Orozkoko liburutegiko liburuak jasotzen jarraitzeko aukera dagoela adierazi dute Udaletik ohar batean. Horretarako, ezinbestekoa izango da norberaren datuak Liburutegia.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora bidaltzea. Gainera, bi helbide hauetan ea liburua eskuragarri dagoen begiratu ahalko da: https://www.katalogoak.euskadi.eus eta https://www.liburubila.euskadi.eus/.

Bestalde, KZguneko YouTube kanalean astero egiten ari dira zuzeneko hitzaldiak mundu elektronikoaren hainbat atal azalduta. Horietan, 3D inpresoren funtzionamendua, Android sistema eta mugikorraren mantenurako aholkuak azalduko dira, besteak beste.

Hurrengo hitzaldia gaur goizean izango da, martxoak 14, 11:00-13:00 tartean, ordenagailua birusetatik nola babestu hizpide izanik. Ondoren, maiatzaren 19an, ordutegi berean, 3D inpresioaren inguruan arituko dira.

Maiatzaren 21ean eta 26an, berriz, 18:00-20:00 tartean emango dira hitzaldiak, internet eta Androiden inguruan, hurrenez hurren. Azkenik, 28an, mugikorraren mantenuaren inguruko hitzaldia izango da, goizeko hamaiketatik ordu batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide